2011-05-10

EMAN PAUSOA !

Amaitzen joateko, zer hoberik, hasieran jarritako abestia berriz jartzea baino? Berriz ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen abestia jarriko dizuet. Baina aldez aurretik galderatxo bat, eman ahal duzue pausoa? Edo artikulu, argazki, bideo, power point... irakurrita, ikusita, entzunda... ideiaz aldatuko duzue eta emango al duzue pausoa? Zuen zain geldituko naiz! Beste bat arte! Bitartean, ondo pasatu eta asko ikasi! Eta ez  ezazue ahaztu EMAN PAUSOA !!!


BIZIRIK !!! Zer du eskola txikiak? Zer lortzen du? Zein balore transmititzen dute?

Beheko marrazki horretan mendiak, etxeak, pertsonak, animaliak... ikus genezake. Baina arreta handiz begiratu ostean konturatu gaitezke landa eremuan kokaturiko auzo bat dela eta erdi erdian herri eskola dagoela. Marrazki horretan irudiez gain, letrak, hitzak ere daude eta hitz horiek guztiak eskola txikiari egiten dio erreferentzia.

Zer du eskola txikiak? Eskola txikiak auzo txikietan kokatuta duadenez eskola txikietan famili giroa dagoela antzeman genezake; hau da guztiok ezagutzen dutela elkar, eta beraien arteko harremana oso oparoa dela. Bestetik, irakasleak, ikasleekin, gurasoekin eta gainontzeko lankideekin daukan komunikazioa ezinbestekoa da eskola txiki horrek behar bezala funtzionatu dezan. 

Zer lortzen du eskola txiki batek? Eskola txikietan haurrek kalitatezko heziketa jasotzen dute; alde batetik guztiak ezagunak direlako eta herrian ere kalitatezko bizitza ematen delako. Jolastoki garaian, eguraldi ona egiterakoan, beraiek daukaten berdegunean, non ingurune lasaia den, aisialdirako joera dute. Beraien artean jolasteko aukera daukate, ekintza ezberdinak egiteko... Bestetik, berrikuntzei eta teknologia berriei esker, haurrek aurrerapauso bat ematen dute. Gainera, naturarekin harremanean dagoenez, baserri giroko mundua ezagutzen dute eta ez hirikoa. Bestalde, historiari erreparatuz, eskola txikiek, festen eta ohituren bidez tradizioa eta herri horretako kultura lantzen dute. Urtero urtero, gauzak, ekintza desberdinak errepikatzen dituzte.

Zein balore transmititzen dute eskola txikiek? Ikasgeletan zein ikasgelatik kanpo, hainbat balore transmititzen dira, batzuk konturatu gabe, modu natural batean, eta beste batzuk ordea, konturatuta. Gainera, naturarekin harremanean gaudenez, hurbiltasun horretatik abiatuz, naturan sortzen zaizkigun baloreak ere transmititzen zaizkie haurrei. Beraz, ikasgela barruan zein ikasgelatik kanpo, jantokian, jolastokian haurren artean elkartasuna eta laguntasuna ematen da. Bestetik, ikasgela berean adin desberdinetako haurrak daudenez, oparotasuna ere antzeman daiteke, gai ezberdinak jorratzerako orduan eta beste hainbeste; autoestimua, goxotasuna, lankidetza, garbitasuna, sendotasuna, lasaitasuna, arraza desberdineko jendea ez baztertzea...



Argazkiaren iturria: Gipuzkoako eskola txikietako koordinatzaileak emana.

ESKOLA TXIKIAK; HERRI TXIKIAK; BIZIRIK !!!


Argazkiaren iturria: Gipuzkoako eskola txikietako koordinatzaileak emana.


Aurreko argazki honetan ikus genezake Gipuzkoan zein herritan dauden eskola txikiak; besteak beste, Abaltzizketa, Aduna, Aginaga, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Andatza, Angiozar, Arroa, Berrobi, Bidegoian, Elgeta, Ereñotzu, Errezil, Gabiria, Igeldo, Ikaztegieta, Itsasondo, Lizartza, Oikia, Olaberria, Zerain, Zizurkil eta Zubieta. Bestetik, informazio ugari jaso genezake argazki honetatik. eta bertan jarritakoa laburtuko dut. Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian.

Eskola txikietan gurasoen partaidetza ezinbestekoa da eskolako proiektuak aurrera egin dezan, bide batez herrian dinamika interesgarriak bideratzeko aukerak sortuko dira.

Eskola txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. eskola bakoitza komunitate txiki bat da, non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakitenekin. Eskola herrian bertan izateak, umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du. Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren, hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira. Pertsona harremanak bultzatzeko eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere.

2011-05-08

ABANTAILAK eta ERAGOZPENAK !

Taula honen bidez, eskola txikiak izan ditzakeen abantailak eta eragozpenak adierazi nahi dizkizuet.

ABANTAILAK ERAGOZPENAK
- Interazkioa, elkarrekiko ikaskuntza. - Materiala egokitzeko zailtasuna.
- Harreman aberatsagoa. - Testu liburuak, fitxak.
- Bakoitzaren erritmoa gehiago errespetatzen da. - Irakasleen ezegonkortasuna.
- Zailtasunak dituzten ikasleentzako rol ezberdinak bizitzeko aukera. - Antolaketan lan handia.
- Integrazioan laguntzen du. - Irakasleen gehiegizko eginkizuna.
- Elkarrekin lan egitea aberatsagoa da. - Talde txikiegiak direnean zailtasunak.
- Autoestimua igotzen laguntzen du. Beste eskolekin elkarlana egiteko baliabide falta.
- Ardura gehiago hartzeko aukera. - Estatusaren definizioaren falta.

2011-05-06

ARTIKULU INTEREGARRIAK !

Aurreko sarreran eskola txikiak aipatzen diren Hik Hasi aldizkariko azala atxikitu dut. Oraingoan, zenbait artikulu aurkitu ditut eskola txikiei buruzkoak; interneteko orrialdetan zintzilikaturik daude artikuluak. Beraz, berton irakurri dezakezue, interesgarria iruditzen baldin bazaizue. Nik irakurtzea gomendatzen dizuet. 

1) HIK HASI aldizkaria, 101. alea. 2005eko urria.  Kasu honetan, "eskola txikiak beste eskola eredu bat" dauka ardatz artikuluak.

2) HIK HASI aldizkaria, 131. alea. 2008ko urria. Artikulu honetan, ikasleek eskola txikietan nola ikasten duten aipatzen da.

3) HIK HASI aldizkaria, 5. alea. 1996ko otsaila. Antzuolako herri eskolari buruzko artikulua da. 

4) IBILTZEN. Hemen Bizkaiko eskola tixkiei buruz komentatzen da; koordinadora bat osatzen daudela.

HIK HASI aldizkaria !

Google-en argazki batzuk bilatzen nengoela HIK HASI aldizkariko azala aurkitu dut. Aldizkari hori nahiz eta ez irakurri, eskola txikiei buruz hitz egiten da; ikasbide eta aukera handiak ematen baititu. Nahi baldin baduzue irakurri Hik Hasi aldizkariaren 137. alean (2009-04-06) aurki dezakezue.


BIDEO INTERESGARRIAK !

Gaiarekin loturik bideo batzuk aurkitu ditut interneten eta bideo zerrenda osatu dut zuek guztiak toki berean aurki ditzazuen. Horretarako Emberd programa erabili dut



2011-05-05

ESKOLA TXIKIEN ARGAZKI BILDUMA:

9788480914963invitacioneteskolatxikiak (1)eskolatxikiakeskola tixkia bizirik
imagesEtxetxoa1eskola-txiki-webescuelaEscuelad


BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA !

Kaixo lagun! Dakizuenez batzuk pausoa eman dute dagoeneko. Aurreko bertsoarekin erlazionatuz, Busturialdeko eskola txikiek (Mundakako, Busturiko, Arteagako eta Muxikako eskolek osatzen dute) urtean behin eskola txikien jaia antolatzen dute, urterik urte testigua pasatzen doaz eskolarik eskola Beraz, urtean behin eskola batek antolatzen du jai hori. Pentsatuko duzue eta zeuen buruei galdetuko diezue ea zer egiten duten egun horretan. Lau eskola txikietako irakasle zein ikasle guztiak jaia antolatzea tokatzen zaion eskolan batzen dira. goizean goiz beraien eskolatik abiatzen dira eta beste eskola batetan batu. Guztiak daudenean, aurretik aipaturiko bertso hori abesten dute. Ostean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en eskola txikien abestia abesteu eta dantzatzen dute. Hamaiketakoa jan ostean, taldeka banatzen dira, adin ezberdinak baitituzte eta hauek dantzatzu, abestu, tailerrak... egiten dituzte. Amaitzeko jolastu ere egiten dute. Gorputzeko indar guztia joaten zaienean, arratsaldea iritsi baino lehen tripa betetzen dute, ogitarteko handi batekin. Youtube-n zerbait bilatzen nengoela, 2006. urteko Busturialdeko eskola txikien jaia Muxikan ospatutako bideo aurkitu dut. Aukera paregabea duzue  ikusteko aurreko link horretan klikatuz gero. Gainera, bideo honetan, Muxikako eskolako zuzendariari egindako elkarrizketa ere ikus eta entzun dezakezue.

Gipuzkoan, 1988. urtean "eskola txikiak bizirik" lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidegoianen. Urtero ekainaren bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki batean gogoratzen dute herriak eta eskolak elkarren beharra dutela bizirauteko "eskola txikiak bizirik, herri tixkiak bizirik". 

BERTSOA!

Nire herria busturialdean kokatzen da eta herritik hurbil eskola txikiren bat edo beste dago. Gainera, nire hurbileko pertsona batek lan egiten du eskolan eta bertako zuzendariak 2005. urtean (zazpigarren urtea betetzen du aurton) sortutako bertso bat jarriko dut oraingo honetan:


BUSTURIALDEKO NESKA-MUTILAK
GABILTZA IKASI NAHIRIK
HORRETARAKO GURE AHALEGINAK
SARRI EZ DAUDE ALPERRIK
FAMILI GIRO GURE ARTEAN
ADIN GUZTIAK NAHASIRIK
HERRI HAUETAN ESKOLA BARIK
EZ DAUKAGU ZER EGINIK
ESKOLA TXIKI BIZIEI ESKER
HERRI TXIKIAK BIZIRIK


Busturialdean egindako bertso honetaz gain, Gipuzkoako eskola txikien orrialdean, eskola txikien jaietan landu eta egin diren, bertso, olerki eta kantuak web orrialde honetan dituzue.

HAUR HEZKUNTZARAKO HIRUKIEN BIDEOA!

Teknologia berrien ikasgaian, multimedia bat egin behar izan dugu eta zuei erakustea nahiko nuke, zuek ere erabilgarri izango duzuelakoan. Taldekideok egindako lana "Hirukiak eta zazpi antxumeak" ipuina da eta movie maker programaren bidez sortu dugu.


2011-05-03

NOLA EGITEN DUTE LAN ?

Eskola txikiak badakigu zer diren eta zerk bultzatzen duen eskola txikia izatera. Baina ba al dakigu eskola txikiek nola egiten duten lan? Eskola txikiek proiektuen bidez hezten dituzte haurrak. Orain dela urteak, unitate didaktikoez baliatzen ziren, baina orain proiektuetaz baliatzen dira haurrak hezteko. Bestalde, gela berean adin ezberdineko haurrak daude eta geletan txoko ezberdinak izaten dituzte beraien hezkuntza proiektua aurrera eramateko. Gainera, eskola batzuetan gela irekiak ere ikus ditzakegu. Gela bakoitzean arlo edo gai bat lantzen dute eta ikasleak edozein adin daukatelarik ere edozein gelatan, gehien interesatzen zaion gelan sartu daiteke. Esate baterako Antzuolako eskola txikian, gela irekien bidez lan egiten dute; hiru gela ireki mota daude, matematikak lantzeko, eraikuntzak lantzeko eta ingurunea lantzeko. Baina gela ireki horien barruan txokoka lan egiten dute, toxko ezberdinak daude eta haur bakoitza txoko ezberdin guztietatik pasatzea beharrezkoa litzateke. 

2011-04-29

TXIKIAK HANDI!!! TXIKITASUNEAN HANDI!!!

Txikiak handi artikulu hau Garbiñe Mendizabalek, EAJko legebiltzarkideak 2010. urtean Deia egunkarian argitaratu zuen. Garbiñek, eskola txikien garrantzia eta eragina ikusarazi nahi du artikulu honetan. Artikulu hau irakurri nahi izanez gero klikatu hemen:

HAUR HEZKUNTZARAKO WEBQUEST-ak!

Ikasgelan, webquestak zer diren aztertu eta ezagutu ditugu. Hauek, sarean dagoena (lanak, abestiak, informazioa...) modu erraz batean aurkitzeko metodologia mota bat da. Interesgarria iruditu zaidanez sarean kuxkuxeatzen ibili ostean webquets batzuk gustatu zaizkit. Beraz, blogean jarriko dut linka horrela zuekin konpartitu ahal izateko.

Haur hezkuntzarako abestiak: abestiz josita dagoen webquest hau haur hezkuntza guztiarentzat bideratuta dago. Haurrentzako kanta desberdinak disfrutatzeko, abesteko, dantzatzeko... aurki dezakezue. Hortaz, sartu eta gozatu abestiekin.





Haur hezkuntzarako jokoak: kasu honetan, abestiak ez ditugu ardatz izango, baina jolasak bai. Beraz, sartu eta ikusi.

2011-04-28

BIZKAIKO ESKOLA TXIKIEN HELBIDEAK:

Sarreratxo honetan Bizkaian aurki ditzakegun eskola txikiei buruzko zerrendatxo bat jarriko dut.
  • Amoroto: 3 unitate
    Tel: 946243095
    Helbidea: ELEIZALDE Z/G-48289
    E-posta: 014021aa@hezkuntza.net
  • Arrankudiaga: 6 unitate
    Tel: 946481832
    Helbidea: ARENE 22
    E-posta: 014027aa@hezkuntza.net
  • Artea: 5 unitate
    Tel: 946739065
    Helbidea: INFANTE 3
    E-posta: 014235aa@hezkuntza.net
  • Artzentales (Angel Larena): 4 unitate
    Tel: 946809252
    Helbidea: LEHENDAKARI AGIRRE Z/G
    E-posta: 014026aa@hezkuntza.net
  • Atxondo (Apatamonasterio): 5 unitate
    Tel:946820935
    Helbidea: LOS FUEROS Z/G
    E-posta: 014452aa@hezkuntza.net
  • Aulesti (Urregarai): 5 unitate
    Tel: 946279136
    Helbidea: GERNIKA 2
    E-posta: 014369aa@hezkuntza.net
  • Berriatua: 6 unitate
    Tel: 946139063
    Helbidea: RIBERA Z/G
    E-posta: 014096aa@hezkuntza.net
  • Busturia (Jose Mari Ucelay): 8 unitate
    Tel: 946870905
    Helbidea: ALTAMIRA 37
    E-posta: 014230aa@hezkuntza.net
  • Ea-Natxitua (Haizeder): 2 unitate
    Tel: 944651019
    Helbidea: ELEXALDE, 29 -48311-
    E-posta: haizeder.natxitxu@gmail.com
  • Etxebarria (Manuela Zubizarreta): 5 unitate
    Tel: 946168159
    Helbidea: ERBERA 25
    E-posta: 014256aa@hezkuntza.net
  • Gatika: 5 unitate
    Tel: 946151140
    Helbidea: SERTUTXA Z/G
    E-posta: 014283aa@hezkuntza.net
  • Gautegiz Arteaga (Montorre): 5 unitate
    Tel: 946256923
    Helbidea: MENDIALDUA 1
    E-posta: 014284aa@hezkuntza.net
  • Gordexola (Eduardo Eskartzaga): 8 unitate
    Tel: 946799708
    Helbidea: JOSE ANTONIO GARAY EGUIA 3
    E-posta: 014285aa@hezkuntza.net
  • Ispaster 4 unitate
    Tel: 946840263
    Helbidea: ELEJALDE Z/G
    E-posta: 014324aa@hezkuntza.net
  • La Arboleda (Trapagaran):
    Tel: 946604138
    Helbidea: MAGDALENA Z/G
    E-posta: 014400aa@hezkuntza.net
  • Laukariz (Mungia):
    Tel: 946744060
    Helbidea: LAUKARIZ 62
    E-posta: 014363aa@hezkuntza.net
  • Laukiz (Laukizko-Lauaxeta): 4 unitate
    Tel: 946151372
    Helbidea: ELIZALDE Z/G
    E-posta: 014867aa@hezkuntza.net
  • Lemoiz: 4 unitate
    Tel: 946879074
    Helbidea: URIZAR Z/G
    E-posta: 015336aa@hezkuntza.net
  • Mallabia (Learreta-Markina): 6 unitate
    Tel: 943170334
    Helbidea: LEARRETA-MARKINA Z/G
    E-posta: 014097aa@hezkuntza.net
  • Munitibar:3 unitate
    Tel: 946165300
    Helbidea: HERRIKO PL. 7
    E-posta: 014025aa@hezkuntza.net
  • Muxika (Urretxindorra): 5 unitate
    Tel: 946251281
    Helbidea: KURTZERO 41
    E-posta: 014356aa@hezkuntza.net
  • Turtzios (Jose Sierra): 4 unitate
    Tel: 946809237
    Helbidea: LA IGLESIA Z/G
    E-posta: 014447aa@hezkuntza.net
  • Zeanuri: 9 unitate
    Tel: 946739333
    Helbidea: ALBAKOA Z/G
    E-posta: 014236aa@hezkuntza.net
  • Zeberio (Zubialde): 7 unitate
    Tel: 946481484
    Helbidea: ZUBIALDE 14
    E-posta: 014237aa@hezkuntza.net



2011-04-27

BIZKAIKO ESKOLA TXIKIAK:

Bizkaian ikastola eta eskola asko kokatzen dira; baina horietako batzuk eskola txikiak dira. Guztira, 29 eskola txiki daude sei bailaratan banatuta daudelarik: zazpi Lea-Artibain, bosna Arratia-Nerbioin eta Uribe-Kostan, lau Enkarterrietan  hiru Busturialdean eta  Durangaldean. Ondorengo argazkian ikus dezakegu sei bailara horietan nola dauden sakabanatuta eskola txikiak Bizkaian:


Bizkaiko eskola txikiak ez daude inongo koordinadoratan edo elkartetan batuta, ez dute lotura finkorik. Koordinatzaile bat egongo balitz euren arteko harremanak erraztuko lirateke segur aski.

BAINA... zer da eskola txikia?

Eskola txikiak herri txikietan edo auzoan (landa eremuak) dagoen eskola publiko bakarra da. Herriko ume guztiak bertan eskolarizatuta daude eta adin desberdineko taldetan biltzen dira. Gainera euskalduna izateaz gain, eskolako ikasle kopuru txikia dute (normalean 90 ikasle baino gutxiago). Honez gain, eskolan sei unitate (gela) baino gutxiago daude Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko.  Eskola txikietan elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira eta herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen dute. Gainera, naturarekin, ingurunearekin harreman zuzena izaten saiatzen dira. Azkenik, eskola txikietan irakasle eta gurasoen arteko harreman estua ematen da. Bestetik, ikasgelak adin ezberdinetako haurrek osatzen dituztenez, ikasle guztiak ezagutzen dira. Gipuzkoan, egoera honetan, koordinakundeko partaide 26 eskola daude, Bizkaian aldiz, 29.

Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki horietan. Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskeintza bakarra).  Eskola euskaldunak dira, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik toki horietan. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso erroturik daude herri eta auzo txiki hauetan; besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, bertsolaritza, kantugintza...

2011-04-14

TUTORIALA

Kaixo! Irakasgai honetarako tutorial bat egin behar izan dugu binaka. Hortaz, tutoriala igo dut blog honetara. Hemen, irudi bat nola isolatzen den ikus eta ikas dezakazue paint programa erabiliz. Askotan, irudi oso baten zati bat isolatu nahi eta eziñean bazabiltzate, orain paint programa erabiliz egin ahalko duzue!

2011-03-22

ARTIKULUA

Interneten aurkitutako artikulua atxikitu dut! Mondragon unibertsitateko artikulu bat da; non eskolei buruz idatzita dagoena. Bertan, eskola txikiei ere egiten diote erreferentzia. Gainera, proiekturen bat ere badago eta interesgarria iruditu zait zuentzako ere, beraz badakizue zabaldu eta irakurri.




Artikulu honetan esaldi bat ikusi dudanean birritan irakurri behar izan dut, izan ere esaldi horrek arreta deitu dit. Eskola txikiak, txikitasunean handi!!! Esaldi hau artikuluaren baitan Mikel Gereka Zelaiak landa eremuetan dauden eskola txikiei buruzko hausnarketatxo baten izenburua da. Bertan komentatzen da eskola txiki bakoitza bere testuinguruan kokatzen den mundu bat dela. Izatez tamainan txikiak gara baina arro gaude txikitasun horretan.Txikiak izanik handi garelako txikitasunean. Aurreko hori zergatik ote? Agian, txikia ederra edo polita, edo ona delako? Alderatu dezagun beste zerbaitekin. Entzun omen da, pote txikietan kolonia hoberenak saltzen direla ezta? Ba, izatez hori ere txikia da, baina kanpora ateratzen denean, usaina handia da. Gauza bera gertatzen dela esan genezake eskola txikiekin. Izatez, txikiak dira, tamainaz txikiak dira, zati bakoitza txikia da. Baina, zati txikitxo horiek elkarrekin batzerakoan txiki geratzen dira? Ez, handi bilakatzen dira, zerbait handia osatzen baitute.

Eskola txikiei buruzko INFORMAZIOA!

Interneten aurkitutako power point bat igo dut, zuentzako baliagarria izango delakoan. Hemen eskola txikiei buruzko informazioa aurki ditzakezue! Alde batetik eskola txikiak dituzten ezaugarri orokorrak agertzen dira. Beste alde batetik, eskola familia berrientzako, gurasoentzako eta herrientzako zer adierazten duten ere aipatzen da. Gainera, eskola txikien sarea eta hauen kalitatea zein den ere ikusi dezakezue. Amaitzeko, Gipuzkoan kokatzen diren eskola txikiak zein herrietan dauden jartzen du eta beronen testuingurua. Besterik gabe, klikatu eta ikusi eta gozatu.

 


Testu birsartu honetan, power pointean agertzen den testua aurkituko duzu; nahi izanez gero informazioa bertotik hartzeko.


- ESKOLA TXIKIAK (http://www.eskolatxikiak.org) 1.-EZAUGARRIAK OROKORRAK: 2.Eskola publikoa eta herrian edo auzoan dagoen  bakarra. 3.Euskalduna. 4.Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola. 5.Talde txikiak. 6.Adin desberdineko haurrak gela berean. 7.Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean  sustatzen dira. 8.Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako  heziketa bultzatzen duena. 9.Naturarekin harreman zuzena. 10.Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat  hartzeko aukera ematen duena. 11.Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua. 1.-ESKOLA GURASOENTZAT: 2.Umeak herrian geratzen dira. 3.Klaseak bukatu eta eskolaz kanpoko iharduerak  bertan izatea. 4.Irakasleekiko gertutasuna sentitu. 5.Eskolako proiektuetan parte hartu. 6.-FAMILIA BERRIENTZAT: 7.Umeak herrikoak izatea. 8.Eskolaren dinamikan parte hartzea. 9.Eskolaren bidez herriko dinamikan parte   hartzea. 1.-ESKOLA HERRIAREKIN: 2.Eskola herriari begira eta herria eskolari  begira: ekitaldiak (antzerkia, ihauteriak,  olentzero, eskola-eguna, Santa Ageda, festak..). 3.Bizitza eta bizipoza. 4.Biztanleria mantendu emigrazioa saihestuz. 5.Interkomunikazioa: herriko baloreen  transmisioa, zurearekin identifikatzeko aukera  (identifikatuz gero herrian bizitzeko gogoa). ESKOLA TXIKIEN SAREA: 1.Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987 urtean  abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien  balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion  kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian. 2.-ZER DIRA? NON DAUDE?: 3.Herri txikietan (landa eremuak) dauden eskolak dira. Herriko ume guztiak bertan eskolarizatuta  daude eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen  dira. Hau da, eskolan 6 unitate (gela) baino  gutxiago daudela Haur eta Lehen Hezkuntza osoa  emateko. Gipuzkoan, egoera honetan,  koordinakundeko partaide, 26 eskola daude. 1.-ESKOLA TXIKIEN KALITATEA: 2.Eskola Txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da non  ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista  izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak  baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago  dakienekin. 3.Eskolarik hoberena herrian dagoena. Eskola  herrian bertan izateak umeen hezkuntzan eta  herriko bizitzan eragina du. 4.Herri baten altxorra bertan bizi diren  pertsonak dira, eta horien artean oso  garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren,  hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten  lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira. 5.Gure haurrak gure herrian nahi ditugu, gure  giroan eta gure hizkuntzan haziz eta heziz, gure herrikoak izateaz harro senti daitezen. 6.Pertsonen arteko harremanak bultzatzen  dituzten agenteen artean eskola erakunde  garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita  helduen artean ere. Herri txikietan, hain zaila egin ohi den integrazio horretan eskolak, bidea erraztuz, lan garrantzitsu bat egiten du. 1.-NON DAUDE? TESTUINGURUA: 2.Eskola Txikiak landa eremuan kokatuta daude,  eta harreman zuzena dute naturarekin. Herri txiki zein auzoetan daude. Gaur egun, biztanleriaren  ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri  giroa sumatzen da toki horietan. 3.Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko  eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren  administrazioaren menpean  daude. Eskola  euskaldunak dira, eremu horietan euskara baita  eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da  oraindik toki horietan. Euskal kulturaren  hainbat alderdi oso errotuak daude herri eta  auzo txiki horietan, besteak beste, herri  kirolak, esku-pilota, bolatokia, bertsolaritza,  kantugintza... 4.Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte  eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso  aberatsak dira, eta elkarreragina eta  kooperazioa era naturalean sustatzen dira. 5.Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek  hartueman estua dute. Eskola hurbil sentitzen  dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso  garrantzitsua dela deritzogu herri eta auzo txiki hauen eguneroko bizitzarako. 6.Eskola Txikienarteko harremanak ugariak dira,  eta, taldearen izaera indartzeaz gainera,  zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du. ESKOLAK: 1.Abaltzisketa 2.Aduna 3.Aginaga 4.Aizarna 5.Aizarnazabal 6.Albiztur 7.Alkiza 8.Altzo 9.Andatza 10.Angiozar 11.Arroa 12.Berrobi 13.Bidegoian 14.Elgeta 15.Ereñotzu 16.Errezil 17.Gabiria 18.Igeldo 19.Ikaztegieta 20.Itsasondo 21.Lizartza 22.Oikia 23.Olaberria 24.Zerain 25.Zizurkil 26.Zubieta

2011-02-23

EMAN PAUSOA!

Kaixo lagunok! Nik dagoeneko eman dut pausoa! Zuek prest al zaudete pausoa emateko? Ni Trikitxiki naiz eta herri txiki bateko auzo batean bizi naiz eta eskolara joaten naiz haur asko bezala. Eskola hau txikia da eta geroaren bila aritzen gara gau eta egun, pausorikan pauso; beti aurrera eginez Pirritx, Porrotx eta Marimototsek abestian adierazten duten bezala. Baina egia al da batzuetan txikia izatea hobea dela? Hurrengo arte lagunok!

2011-02-15

ESKOLA TXIKIAK (abestiaren letra)

Hona hemen, aurreko abestiaren letra:


Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!
Batzuetan hobea izatea txiki, Daviden historia edozeinek daki.
Batzuetan hobea izatea txiki, edozeinek daki.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, polit askoa da inbidirik ez duna.
Txepetxa bera ere txorietan txikiena, inbidirik ez duna.
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!

Hola, hola, eskola txikiak!
BAT, BI, HIRU...

Baserri ta kaleak denak loraturik, eskola txikiak badaude bizirik!
Baserri ta kaleak,denak loraturik, badaude bizirik!
Denok elkarrekin dezagun kantatu, txikia ez dezaten inoiz ezkutatu.
Denok elkarrekin dezagun kantatu, ezetz ezkutatu.

Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pau..

Eman pausoa!!

Eskola txikiak herri eta auzo, geroaren bila, pausorikan pauso!
Eskola txikiak herri eta auzo, pausorikan pauso!

IUP! AURRERA BETI!!!




Hona hemen, aurretiaz ikusitako bideoari eta abestiari buruzko hausnarketatxo bat:




Aurretik ikusitako eta entzundako bideoak eta  irakurritako letrak gauza batzuei buruzko   hausnarketatxo bat egitera eraman nau. Zueri ere  bai? Abesti horrek adierazi nahi du eskola  txikiak herri eta auzoetan egoten direla eta hala da. Hauek geroaren bila doaz, pauso txikiak  emanez. Baina esaera zahar batek dioen bezala,  “gutxika gutxika asko egiten da”. Hortaz, pauso  txikiak emanez, baina egunero, pausorikan pauso, edonork bila dezakeela geroa. Gainera, eskola  txiki hauek indartzen doaz eta herri eta auzo horietako pertsonek beraien seme alabak eskola  horietara ematen dituzte. Zergaitik ote? Beraiek ere pasuoa eman dutelako iada? Edo pentsatzen  dutelako eskola txikiak ez direla izkina batean  laga behar? Again eskola txikiak ere aurrera  eramateko eta aurrera jarraitzeko aukera eman  nahi dietelako? Egia al da gauzarik eta txikiena politena edo hoberenak direla? “Baserri eta kaleak denak daude loraturik, badaude bizirik” esaldia irakurtzerakoan zer  gogoratu zait; baserriko, kaleetako, auzoetako,  herriko zein inguruko jendea, irakasle eta  ikasleak ere oso lotuta daudela. Beraien artean  guztiak ezagutzen baitira. Horregatik, beraien  arteko komunikazioa hobeagoa da eta hori eskola  txikiak bizirik edukitzearen arrazoi bat da.  Baina ikus dezagun ea horrela den edo ez. Hurrengo arte lagunok!

ESKOLA TXIKIAK (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

Gaiaren baitan murgiltzeko, hona hemen, eskola txikiei buruzko abesti bat. Abesti hau Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek egindakoa da.


ONGI ETORRI!!!

Kaixo guztioi! Bilboko magisteritza eskolako ikasleok blog berri bana sortu dugu.

Ongi etorria eman nahi dizuet "eman pausoa! " izeneko blog honetara! Hemen, eskola txikiei buruzko zenbait arlo ikusiko dituzue. Pixkanaka pixkanaka informazioa gehituko da, zuentzako baliagarria izango delakoan.

Jakiteko sartu blog-era, ikusi eta ikasi!