2011-05-10

ESKOLA TXIKIAK; HERRI TXIKIAK; BIZIRIK !!!


Argazkiaren iturria: Gipuzkoako eskola txikietako koordinatzaileak emana.


Aurreko argazki honetan ikus genezake Gipuzkoan zein herritan dauden eskola txikiak; besteak beste, Abaltzizketa, Aduna, Aginaga, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Andatza, Angiozar, Arroa, Berrobi, Bidegoian, Elgeta, Ereñotzu, Errezil, Gabiria, Igeldo, Ikaztegieta, Itsasondo, Lizartza, Oikia, Olaberria, Zerain, Zizurkil eta Zubieta. Bestetik, informazio ugari jaso genezake argazki honetatik. eta bertan jarritakoa laburtuko dut. Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian.

Eskola txikietan gurasoen partaidetza ezinbestekoa da eskolako proiektuak aurrera egin dezan, bide batez herrian dinamika interesgarriak bideratzeko aukerak sortuko dira.

Eskola txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. eskola bakoitza komunitate txiki bat da, non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakitenekin. Eskola herrian bertan izateak, umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du. Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren, hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira. Pertsona harremanak bultzatzeko eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario