Beheko marrazki horretan mendiak, etxeak, pertsonak, animaliak... ikus genezake. Baina arreta handiz begiratu ostean konturatu gaitezke landa eremuan kokaturiko auzo bat dela eta erdi erdian herri eskola dagoela. Marrazki horretan irudiez gain, letrak, hitzak ere daude eta hitz horiek guztiak eskola txikiari egiten dio erreferentzia.
Zer du eskola txikiak? Eskola txikiak auzo txikietan kokatuta duadenez eskola txikietan famili giroa dagoela antzeman genezake; hau da guztiok ezagutzen dutela elkar, eta beraien arteko harremana oso oparoa dela. Bestetik, irakasleak, ikasleekin, gurasoekin eta gainontzeko lankideekin daukan komunikazioa ezinbestekoa da eskola txiki horrek behar bezala funtzionatu dezan.
Zer lortzen du eskola txiki batek? Eskola txikietan haurrek kalitatezko heziketa jasotzen dute; alde batetik guztiak ezagunak direlako eta herrian ere kalitatezko bizitza ematen delako. Jolastoki garaian, eguraldi ona egiterakoan, beraiek daukaten berdegunean, non ingurune lasaia den, aisialdirako joera dute. Beraien artean jolasteko aukera daukate, ekintza ezberdinak egiteko... Bestetik, berrikuntzei eta teknologia berriei esker, haurrek aurrerapauso bat ematen dute. Gainera, naturarekin harremanean dagoenez, baserri giroko mundua ezagutzen dute eta ez hirikoa. Bestalde, historiari erreparatuz, eskola txikiek, festen eta ohituren bidez tradizioa eta herri horretako kultura lantzen dute. Urtero urtero, gauzak, ekintza desberdinak errepikatzen dituzte.
Zein balore transmititzen dute eskola txikiek? Ikasgeletan zein ikasgelatik kanpo, hainbat balore transmititzen dira, batzuk konturatu gabe, modu natural batean, eta beste batzuk ordea, konturatuta. Gainera, naturarekin harremanean gaudenez, hurbiltasun horretatik abiatuz, naturan sortzen zaizkigun baloreak ere transmititzen zaizkie haurrei. Beraz, ikasgela barruan zein ikasgelatik kanpo, jantokian, jolastokian haurren artean elkartasuna eta laguntasuna ematen da. Bestetik, ikasgela berean adin desberdinetako haurrak daudenez, oparotasuna ere antzeman daiteke, gai ezberdinak jorratzerako orduan eta beste hainbeste; autoestimua, goxotasuna, lankidetza, garbitasuna, sendotasuna, lasaitasuna, arraza desberdineko jendea ez baztertzea...
Argazkiaren iturria: Gipuzkoako eskola txikietako koordinatzaileak emana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario