Interneten aurkitutako power point bat igo dut, zuentzako baliagarria izango delakoan. Hemen eskola txikiei buruzko informazioa aurki ditzakezue! Alde batetik eskola txikiak dituzten ezaugarri orokorrak agertzen dira. Beste alde batetik, eskola familia berrientzako, gurasoentzako eta herrientzako zer adierazten duten ere aipatzen da. Gainera, eskola txikien sarea eta hauen kalitatea zein den ere ikusi dezakezue. Amaitzeko, Gipuzkoan kokatzen diren eskola txikiak zein herrietan dauden jartzen du eta beronen testuingurua. Besterik gabe, klikatu eta ikusi eta gozatu.
Testu birsartu honetan, power pointean agertzen den testua aurkituko duzu; nahi izanez gero informazioa bertotik hartzeko.
- ESKOLA TXIKIAK (http://www.eskolatxikiak.org) 1.-EZAUGARRIAK OROKORRAK: 2.Eskola publikoa eta herrian edo auzoan dagoen bakarra. 3.Euskalduna. 4.Sei ikasgela edo gutxiago duen eskola. 5.Talde txikiak. 6.Adin desberdineko haurrak gela berean. 7.Elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira. 8.Herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen duena. 9.Naturarekin harreman zuzena. 10.Leku atsegina, elkar ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera ematen duena. 11.Irakasle eta gurasoen arteko harreman estua. 1.-ESKOLA GURASOENTZAT: 2.Umeak herrian geratzen dira. 3.Klaseak bukatu eta eskolaz kanpoko iharduerak bertan izatea. 4.Irakasleekiko gertutasuna sentitu. 5.Eskolako proiektuetan parte hartu. 6.-FAMILIA BERRIENTZAT: 7.Umeak herrikoak izatea. 8.Eskolaren dinamikan parte hartzea. 9.Eskolaren bidez herriko dinamikan parte hartzea. 1.-ESKOLA HERRIAREKIN: 2.Eskola herriari begira eta herria eskolari begira: ekitaldiak (antzerkia, ihauteriak, olentzero, eskola-eguna, Santa Ageda, festak..). 3.Bizitza eta bizipoza. 4.Biztanleria mantendu emigrazioa saihestuz. 5.Interkomunikazioa: herriko baloreen transmisioa, zurearekin identifikatzeko aukera (identifikatuz gero herrian bizitzeko gogoa). ESKOLA TXIKIEN SAREA: 1.Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987 urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian. 2.-ZER DIRA? NON DAUDE?: 3.Herri txikietan (landa eremuak) dauden eskolak dira. Herriko ume guztiak bertan eskolarizatuta daude eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen dira. Hau da, eskolan 6 unitate (gela) baino gutxiago daudela Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko. Gipuzkoan, egoera honetan, koordinakundeko partaide, 26 eskola daude. 1.-ESKOLA TXIKIEN KALITATEA: 2.Eskola Txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. Eskola bakoitza komunitate txiki bat da non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin. 3.Eskolarik hoberena herrian dagoena. Eskola herrian bertan izateak umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du. 4.Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren, hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira. 5.Gure haurrak gure herrian nahi ditugu, gure giroan eta gure hizkuntzan haziz eta heziz, gure herrikoak izateaz harro senti daitezen. 6.Pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten agenteen artean eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere. Herri txikietan, hain zaila egin ohi den integrazio horretan eskolak, bidea erraztuz, lan garrantzitsu bat egiten du. 1.-NON DAUDE? TESTUINGURUA: 2.Eskola Txikiak landa eremuan kokatuta daude, eta harreman zuzena dute naturarekin. Herri txiki zein auzoetan daude. Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki horietan. 3.Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskaintza bakarra), hots, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean daude. Eskola euskaldunak dira, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik toki horietan. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude herri eta auzo txiki horietan, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, bolatokia, bertsolaritza, kantugintza... 4.Adin desberdineko ikasleak hartzen dituzte eskola horiek, eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Hori dela eta, harremanak oso aberatsak dira, eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira. 5.Eskola Txikietako irakasleek eta gurasoek hartueman estua dute. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek. Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua dela deritzogu herri eta auzo txiki hauen eguneroko bizitzarako. 6.Eskola Txikienarteko harremanak ugariak dira, eta, taldearen izaera indartzeaz gainera, zenbaitetan, elkarlanerako bidea egiten lagundu du. ESKOLAK: 1.Abaltzisketa 2.Aduna 3.Aginaga 4.Aizarna 5.Aizarnazabal 6.Albiztur 7.Alkiza 8.Altzo 9.Andatza 10.Angiozar 11.Arroa 12.Berrobi 13.Bidegoian 14.Elgeta 15.Ereñotzu 16.Errezil 17.Gabiria 18.Igeldo 19.Ikaztegieta 20.Itsasondo 21.Lizartza 22.Oikia 23.Olaberria 24.Zerain 25.Zizurkil 26.Zubieta
No hay comentarios:
Publicar un comentario