Eskola txikiak herri txikietan edo auzoan (landa eremuak) dagoen eskola publiko bakarra da. Herriko ume guztiak bertan eskolarizatuta daude eta adin desberdineko taldetan biltzen dira. Gainera euskalduna izateaz gain, eskolako ikasle kopuru txikia dute (normalean 90 ikasle baino gutxiago). Honez gain, eskolan sei unitate (gela) baino gutxiago daude Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko. Eskola txikietan elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira eta herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen dute. Gainera, naturarekin, ingurunearekin harreman zuzena izaten saiatzen dira. Azkenik, eskola txikietan irakasle eta gurasoen arteko harreman estua ematen da. Bestetik, ikasgelak adin ezberdinetako haurrek osatzen dituztenez, ikasle guztiak ezagutzen dira. Gipuzkoan, egoera honetan, koordinakundeko partaide 26 eskola daude, Bizkaian aldiz, 29.
Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da toki horietan. Eskola publikoak dira (eta herri edo auzoko eskeintza bakarra). Eskola euskaldunak dira, eremu horietan euskara baita eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da oraindik toki horietan. Euskal kulturaren hainbat alderdi oso erroturik daude herri eta auzo txiki hauetan; besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, bertsolaritza, kantugintza...

No hay comentarios:
Publicar un comentario