2011-05-10

EMAN PAUSOA !

Amaitzen joateko, zer hoberik, hasieran jarritako abestia berriz jartzea baino? Berriz ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen abestia jarriko dizuet. Baina aldez aurretik galderatxo bat, eman ahal duzue pausoa? Edo artikulu, argazki, bideo, power point... irakurrita, ikusita, entzunda... ideiaz aldatuko duzue eta emango al duzue pausoa? Zuen zain geldituko naiz! Beste bat arte! Bitartean, ondo pasatu eta asko ikasi! Eta ez  ezazue ahaztu EMAN PAUSOA !!!


BIZIRIK !!! Zer du eskola txikiak? Zer lortzen du? Zein balore transmititzen dute?

Beheko marrazki horretan mendiak, etxeak, pertsonak, animaliak... ikus genezake. Baina arreta handiz begiratu ostean konturatu gaitezke landa eremuan kokaturiko auzo bat dela eta erdi erdian herri eskola dagoela. Marrazki horretan irudiez gain, letrak, hitzak ere daude eta hitz horiek guztiak eskola txikiari egiten dio erreferentzia.

Zer du eskola txikiak? Eskola txikiak auzo txikietan kokatuta duadenez eskola txikietan famili giroa dagoela antzeman genezake; hau da guztiok ezagutzen dutela elkar, eta beraien arteko harremana oso oparoa dela. Bestetik, irakasleak, ikasleekin, gurasoekin eta gainontzeko lankideekin daukan komunikazioa ezinbestekoa da eskola txiki horrek behar bezala funtzionatu dezan. 

Zer lortzen du eskola txiki batek? Eskola txikietan haurrek kalitatezko heziketa jasotzen dute; alde batetik guztiak ezagunak direlako eta herrian ere kalitatezko bizitza ematen delako. Jolastoki garaian, eguraldi ona egiterakoan, beraiek daukaten berdegunean, non ingurune lasaia den, aisialdirako joera dute. Beraien artean jolasteko aukera daukate, ekintza ezberdinak egiteko... Bestetik, berrikuntzei eta teknologia berriei esker, haurrek aurrerapauso bat ematen dute. Gainera, naturarekin harremanean dagoenez, baserri giroko mundua ezagutzen dute eta ez hirikoa. Bestalde, historiari erreparatuz, eskola txikiek, festen eta ohituren bidez tradizioa eta herri horretako kultura lantzen dute. Urtero urtero, gauzak, ekintza desberdinak errepikatzen dituzte.

Zein balore transmititzen dute eskola txikiek? Ikasgeletan zein ikasgelatik kanpo, hainbat balore transmititzen dira, batzuk konturatu gabe, modu natural batean, eta beste batzuk ordea, konturatuta. Gainera, naturarekin harremanean gaudenez, hurbiltasun horretatik abiatuz, naturan sortzen zaizkigun baloreak ere transmititzen zaizkie haurrei. Beraz, ikasgela barruan zein ikasgelatik kanpo, jantokian, jolastokian haurren artean elkartasuna eta laguntasuna ematen da. Bestetik, ikasgela berean adin desberdinetako haurrak daudenez, oparotasuna ere antzeman daiteke, gai ezberdinak jorratzerako orduan eta beste hainbeste; autoestimua, goxotasuna, lankidetza, garbitasuna, sendotasuna, lasaitasuna, arraza desberdineko jendea ez baztertzea...



Argazkiaren iturria: Gipuzkoako eskola txikietako koordinatzaileak emana.

ESKOLA TXIKIAK; HERRI TXIKIAK; BIZIRIK !!!


Argazkiaren iturria: Gipuzkoako eskola txikietako koordinatzaileak emana.


Aurreko argazki honetan ikus genezake Gipuzkoan zein herritan dauden eskola txikiak; besteak beste, Abaltzizketa, Aduna, Aginaga, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Andatza, Angiozar, Arroa, Berrobi, Bidegoian, Elgeta, Ereñotzu, Errezil, Gabiria, Igeldo, Ikaztegieta, Itsasondo, Lizartza, Oikia, Olaberria, Zerain, Zizurkil eta Zubieta. Bestetik, informazio ugari jaso genezake argazki honetatik. eta bertan jarritakoa laburtuko dut. Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde batek, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartu eta lanari ekin zion kalitatezko hezkuntza ziurtatu nahian.

Eskola txikietan gurasoen partaidetza ezinbestekoa da eskolako proiektuak aurrera egin dezan, bide batez herrian dinamika interesgarriak bideratzeko aukerak sortuko dira.

Eskola txikia gaur eguneko eskola da, modernoa. eskola bakoitza komunitate txiki bat da, non ikasle bakoitzak bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten duen, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakitenekin. Eskola herrian bertan izateak, umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan eragina du. Herri baten altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak. Izan ere, jakinduriaren, hezkuntzaren eta elkarbizitza zoriontsu baten lehen urratsak haurtzaroan eraiki behar dira. Pertsona harremanak bultzatzeko eskola erakunde garrantzitsu bat da, bai umeen artean, baita helduen artean ere.

2011-05-08

ABANTAILAK eta ERAGOZPENAK !

Taula honen bidez, eskola txikiak izan ditzakeen abantailak eta eragozpenak adierazi nahi dizkizuet.

ABANTAILAK ERAGOZPENAK
- Interazkioa, elkarrekiko ikaskuntza. - Materiala egokitzeko zailtasuna.
- Harreman aberatsagoa. - Testu liburuak, fitxak.
- Bakoitzaren erritmoa gehiago errespetatzen da. - Irakasleen ezegonkortasuna.
- Zailtasunak dituzten ikasleentzako rol ezberdinak bizitzeko aukera. - Antolaketan lan handia.
- Integrazioan laguntzen du. - Irakasleen gehiegizko eginkizuna.
- Elkarrekin lan egitea aberatsagoa da. - Talde txikiegiak direnean zailtasunak.
- Autoestimua igotzen laguntzen du. Beste eskolekin elkarlana egiteko baliabide falta.
- Ardura gehiago hartzeko aukera. - Estatusaren definizioaren falta.

2011-05-06

ARTIKULU INTEREGARRIAK !

Aurreko sarreran eskola txikiak aipatzen diren Hik Hasi aldizkariko azala atxikitu dut. Oraingoan, zenbait artikulu aurkitu ditut eskola txikiei buruzkoak; interneteko orrialdetan zintzilikaturik daude artikuluak. Beraz, berton irakurri dezakezue, interesgarria iruditzen baldin bazaizue. Nik irakurtzea gomendatzen dizuet. 

1) HIK HASI aldizkaria, 101. alea. 2005eko urria.  Kasu honetan, "eskola txikiak beste eskola eredu bat" dauka ardatz artikuluak.

2) HIK HASI aldizkaria, 131. alea. 2008ko urria. Artikulu honetan, ikasleek eskola txikietan nola ikasten duten aipatzen da.

3) HIK HASI aldizkaria, 5. alea. 1996ko otsaila. Antzuolako herri eskolari buruzko artikulua da. 

4) IBILTZEN. Hemen Bizkaiko eskola tixkiei buruz komentatzen da; koordinadora bat osatzen daudela.

HIK HASI aldizkaria !

Google-en argazki batzuk bilatzen nengoela HIK HASI aldizkariko azala aurkitu dut. Aldizkari hori nahiz eta ez irakurri, eskola txikiei buruz hitz egiten da; ikasbide eta aukera handiak ematen baititu. Nahi baldin baduzue irakurri Hik Hasi aldizkariaren 137. alean (2009-04-06) aurki dezakezue.


BIDEO INTERESGARRIAK !

Gaiarekin loturik bideo batzuk aurkitu ditut interneten eta bideo zerrenda osatu dut zuek guztiak toki berean aurki ditzazuen. Horretarako Emberd programa erabili dut



2011-05-05

ESKOLA TXIKIEN ARGAZKI BILDUMA:

9788480914963invitacioneteskolatxikiak (1)eskolatxikiakeskola tixkia bizirik
imagesEtxetxoa1eskola-txiki-webescuelaEscuelad


BUSTURIALDEKO ESKOLA TXIKIEN JAIA !

Kaixo lagun! Dakizuenez batzuk pausoa eman dute dagoeneko. Aurreko bertsoarekin erlazionatuz, Busturialdeko eskola txikiek (Mundakako, Busturiko, Arteagako eta Muxikako eskolek osatzen dute) urtean behin eskola txikien jaia antolatzen dute, urterik urte testigua pasatzen doaz eskolarik eskola Beraz, urtean behin eskola batek antolatzen du jai hori. Pentsatuko duzue eta zeuen buruei galdetuko diezue ea zer egiten duten egun horretan. Lau eskola txikietako irakasle zein ikasle guztiak jaia antolatzea tokatzen zaion eskolan batzen dira. goizean goiz beraien eskolatik abiatzen dira eta beste eskola batetan batu. Guztiak daudenean, aurretik aipaturiko bertso hori abesten dute. Ostean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en eskola txikien abestia abesteu eta dantzatzen dute. Hamaiketakoa jan ostean, taldeka banatzen dira, adin ezberdinak baitituzte eta hauek dantzatzu, abestu, tailerrak... egiten dituzte. Amaitzeko jolastu ere egiten dute. Gorputzeko indar guztia joaten zaienean, arratsaldea iritsi baino lehen tripa betetzen dute, ogitarteko handi batekin. Youtube-n zerbait bilatzen nengoela, 2006. urteko Busturialdeko eskola txikien jaia Muxikan ospatutako bideo aurkitu dut. Aukera paregabea duzue  ikusteko aurreko link horretan klikatuz gero. Gainera, bideo honetan, Muxikako eskolako zuzendariari egindako elkarrizketa ere ikus eta entzun dezakezue.

Gipuzkoan, 1988. urtean "eskola txikiak bizirik" lelopean ospatu zen lehenengo festa Bidegoianen. Urtero ekainaren bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki batean gogoratzen dute herriak eta eskolak elkarren beharra dutela bizirauteko "eskola txikiak bizirik, herri tixkiak bizirik". 

BERTSOA!

Nire herria busturialdean kokatzen da eta herritik hurbil eskola txikiren bat edo beste dago. Gainera, nire hurbileko pertsona batek lan egiten du eskolan eta bertako zuzendariak 2005. urtean (zazpigarren urtea betetzen du aurton) sortutako bertso bat jarriko dut oraingo honetan:


BUSTURIALDEKO NESKA-MUTILAK
GABILTZA IKASI NAHIRIK
HORRETARAKO GURE AHALEGINAK
SARRI EZ DAUDE ALPERRIK
FAMILI GIRO GURE ARTEAN
ADIN GUZTIAK NAHASIRIK
HERRI HAUETAN ESKOLA BARIK
EZ DAUKAGU ZER EGINIK
ESKOLA TXIKI BIZIEI ESKER
HERRI TXIKIAK BIZIRIK


Busturialdean egindako bertso honetaz gain, Gipuzkoako eskola txikien orrialdean, eskola txikien jaietan landu eta egin diren, bertso, olerki eta kantuak web orrialde honetan dituzue.

HAUR HEZKUNTZARAKO HIRUKIEN BIDEOA!

Teknologia berrien ikasgaian, multimedia bat egin behar izan dugu eta zuei erakustea nahiko nuke, zuek ere erabilgarri izango duzuelakoan. Taldekideok egindako lana "Hirukiak eta zazpi antxumeak" ipuina da eta movie maker programaren bidez sortu dugu.


2011-05-03

NOLA EGITEN DUTE LAN ?

Eskola txikiak badakigu zer diren eta zerk bultzatzen duen eskola txikia izatera. Baina ba al dakigu eskola txikiek nola egiten duten lan? Eskola txikiek proiektuen bidez hezten dituzte haurrak. Orain dela urteak, unitate didaktikoez baliatzen ziren, baina orain proiektuetaz baliatzen dira haurrak hezteko. Bestalde, gela berean adin ezberdineko haurrak daude eta geletan txoko ezberdinak izaten dituzte beraien hezkuntza proiektua aurrera eramateko. Gainera, eskola batzuetan gela irekiak ere ikus ditzakegu. Gela bakoitzean arlo edo gai bat lantzen dute eta ikasleak edozein adin daukatelarik ere edozein gelatan, gehien interesatzen zaion gelan sartu daiteke. Esate baterako Antzuolako eskola txikian, gela irekien bidez lan egiten dute; hiru gela ireki mota daude, matematikak lantzeko, eraikuntzak lantzeko eta ingurunea lantzeko. Baina gela ireki horien barruan txokoka lan egiten dute, toxko ezberdinak daude eta haur bakoitza txoko ezberdin guztietatik pasatzea beharrezkoa litzateke.